“Orokorrean badakigu oso arazo handia daukagula gainean, beste gauza bat da aldatzea eta mugitzea”

Alianza por el Clima Nafarroak eta beste hainbat erakundek antolatuta, bigarren ibilaldi klimatikoa egin dute Txantreako kaleetan zehar, auzoaren 75. urteurrenaren baitan. Arga ibaiaren ertzean, Txantreako Magdalena zubian hasi den ibilaldia, klima aldaketak eragiten dituen ondorioei buruz ohartaraztea izan du helburu.