Orkoienen etxe-kaleratze bat gelditu dute

Udaltxeko talde politiko guztiek etxe kaleratzearen aurka bildu dira. Txantrean, igande honetan manifestazioa izango da

2014-ko martxoak 14

Atzo arratsaldean Orkoeingo PAH-HUT txorizo jatea deituta zuen herrian gertatzekoa zen etxe-kaleratze bat salatzeko. Azkenean, deialdian informatu zutenaren arabera, kaleratzea eten egin da. 

Azken asteetan kaltetutakoa, PAH-HUTeko kideak eta alkatea, Bildu, UIO eta UPN talde politikoek osaturiko Udaletxeko  ordezkaritza bat harremanetan egon dira Banco Popularreko zuzendariarekin. Udalak babesa emango dio Orkoiengo bizilaguna eta bankuaren arteko hitzarmenari.
 
Txantrean, alokairu sozial eta duinaren aldeko martxa
Txantreako etxe kaleratzeen aurkako plataformak igande honetan aterako da kalera berriz ere. Iruñeako auzo honetan krisiaren ondorio honen aurrean martxan jarritako dinamikaren inflexio puntu garrantzitsua izango da hau. Etxe-kaleratzeen aurrean, alokairu sozial eta duina aldarrikatzen dute. Lelo honekin abiatuko da deituriko manifestazioa, eguerdiko 12etan Euskara plazatik.

Gehiago