Ordezkari sindikalek giza kate batekin lotu dituzte Gobernua eta Parlamentua nafar Gutxieneko Soldataren alde
ELA, LAB, ESK, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuek exijitu diete Nafarroako Gobernuari eta Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi guztiei nafar Gutxieneko Soldata baten alde egitea.
2025-ko abenduak 11
CEN patronalari zein UGT eta CCOO sindikatuei esan diete, negoziatzeko beraien ezezkoaren aurrean, mobilizazioarekin eta ekintza sindikalarekin erantzungo dutela.
CEN patronalak, UGT, CCOO eta Nafarroako Gobernuaren lerrokatze konplizearekin negoziazio kolektiboaren bidea blokeatu dute. Beste behin ere eskuz esku lerratu dira Nafarroako langileriaren lan baldintzak prekarizatzeko eta horiek hobetzeko aukera guztiak zapaltzekoa asmoz. Eta bitartean, Nafarroako Parlamentuan argudio juridikoak direla medio, horren inguruan ere eztabaidatzeko aukera itxi zen. Aldiz, alderdiek gutxieneko soldata propio baten alde egin dezakete lege proiektua bat aurkeztuz.
Gogoan izan behar da hiru hilabete eskasean 18.316 nafar langileren babesa bildu dela, Herri Ekimen Legegilea abian jartzeko eskatzen den gutxienekoa hirukoizten duen sinadura kopurua. Ekimen honek pobrezia egoerei aurre egin eta aberastasuna bidezko moduan banatzea ditu helburu.
Larria eta antidemokratikoa da Nafarroako Gobernuaren jarrera alderdikoia eta korporatiboa enpresarien zein UGT eta CCOO sindikatuen interesen alde, Nafarroarentzat eta nafar langileentzat ona eta guztiz legitimoa den gutxieneko soldata propio baten negoziazioa ukazioa babestuz.
Gaur ordezkari sindikalek osatutako giza katearekin Nafarroako Gobernua eta Parlamentua
interpelatu dituzte sindikatuek: langileen alde egin dezaten. Aukera paregabea dute beraien posizioa birpentsatzeko, autogobernuak bizi eta lan baldintzak hobetzeko, Nafarroako gehiengo soziala irabazteko.
Horrez gain, CEN, UGT eta CCOO eragileei zuzendu dira, negoziatzera eseri daitezela eskatzeko. Bestela, beraien ezezkoaren aurrean, mobilizazioarekin eta ekintza sindikalarekin erantzungo dutela adierazi dute.
Gehiago
1
La plantilla de Tanatorios Irache alerta sobre el despido de más del 11% del personal en medio año
