Optiken merkataritzako hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa hausteko mobilizazioari ekin diote langileek

ELAk, UGTk eta LABek deitutako elkarretaratzeetan, hitzarmenak soldaten erosahalmena eta lanaldia murriztea bermatu behar dela aldarrikatu dute. Optiken merkataritzaren sektorean 2020ko amaieratik hitzarmena berritu gabe dago. Hainbat negoziazio bilera egin ondoren, sindikatuek salatzen dute patronalak aurrera pausoak blokeatzen ari dela, eta bere hitzarmen proposamenari eusten diola, "nahikoa ez dela jakin arren", sindkatuen esanetan.