Onekak bat egiten du pentsioen aldeko mobilizazioekin eta emakumeen egoeraz ohartarazten du

Euskal Emakume Pentsionisten Plataformak datorren larunbatean Hego Euskal Herriko hiriburuetan eginen diren pentsio sistema publiko eta duinaren aldeko mobilizazioetan parte hartuko du. Onekak adineko emakumeek pairatzen duten egoeraz ohartarazten du: 1.000 €-tik beherako pentsio guztien % 72,33 emakumeak dira. "Horrek pentsarazi beharko liguke adineko hainbat eta hainbat emakumek zer pobrezia-egoerari aurre egin behar dioten", dio Onekak.

2022-ko urtarrilak 14

ONEKAtik, beste behin ere, dei egiten diegu herritarrei urtarrilaren 15ean kalera atera gaitezen hiriburu eta herrietan pentsio eta soldata duinak aldarrikatzera.

Badira lau urte pentsiodunok astero Hego Euskal Herriko plazetan kontzentratzen garela helburu horiekin. Gobernuen mugimenduak urriak izan dira, gure eskaerei entzungor eginez eta pentsiodunen eta langileen kolektiboarekiko erreforma krudel gehiago onartuta amaitu diren neurriak hartuz.

Onekak emakumeen eta, bereziki, adineko emakumeen egoera bistaratu nahi du. Nabarmendu beharreko datu gisa, 1.000 €-tik beherako pentsio guztien % 72,33 emakumeak dira. Horrek pentsarazi beharko liguke adineko hainbat eta hainbat emakumek zer pobrezia-egoerari aurre egin behar dioten.

Gu ez bagara mobilizatzen pentsio duin baterako gure eskubideak aldarrikatuz, nekerik gabeko zahartzaroaz gozatu ahal izateko, gobernarientzat kolektibo otzana izaten jarraituko dugu, ia existitzen ez dena.

Horregatik guztiagatik, ONEKAk Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egiten dizue. Hiriburuetako, mobilizazioak.

Gehiago