Olga Comes euskal preso politikoa Iruñera ekarriko dute, eta Josetxo Arizkuren Logroñora

Murtziatik Logroñora lekualdatuko dute Iruñeko Alde Zaharreko Josetxo Arizkuren gaixorik den presoa eta Olga Comes Donibaneko bizilaguna Iruñera, ekarriko dute Villabonako espetxetik .

2020-ko azaroak 26

Espainiako Gobernuko Espetxe Zuzendaritzak 6 euskal preso politikoen lekualdatzeak iragarri ditu. Eta horietako bati hirugarren gradua emanen dio.

Idoia Martinez da kalea zapaltzen hasi beharko lukeena, gradu aldaketa horren bitartez. Asturiaseko Villabonan da orain eta Zaballara ekarriko dute. EPPKko hiru preso baino ez daude Arabako kartzelan, Kolektiboak onetsitako ekimenak toki hau erreferentziatzat jo zuen arren. Beste emakume bat bere hirira, Iruñera, ekarriko dute: Olga Comes,  orain aste Villabonan ere giltzapetuta izan dutena. Zigorra oso aurreratua duela nabarmendu du Espetxe Zuzendaritzak.

Espainiar hedabideetan zeresan handien ematen ari diren mugimendua Josetxo Arizkurenena da. Jada 21 urte eman ditu espetxean eta gaixotasun larria garatu du espetxean. Murtzian bertan erietxera eraman behar izan zuten 2018. urtean, bihotzeko arazoak direla eta. Hemendik aurrera Logroñon beteko duela zigorra iragarri dute, bigarren graduan.

Joanes Larretxea Herrera de la Manchatik Asturiaseko Villabonara lekualdatuko dute. Bi euskal preso baino ez da geldituko beraz Jaengo kartzela aski ezagunean. Jon Gurtubai Puerto de Santa Mariatik Zaragozako Darocara pasako da. Eta Gullermo Merino, azkenik, Valentziatik Zaragozako Zuera mugituko dute.

Etxeratek duela bi aste gogoratu zuenez, ia Kolektiboaren erdia 600 kilometro baino urrutiago dago, eta zenbait kasutan etxetik 1.200 kilometrotara.

Gehiago