Olaztiko Gaztetxean ezezagunak sartu dira bart gauean
Olaztiko Maisuenea Gaztetxean bart gauean ezezagun batzuk sartu direla salatu du Gazte Asanbladak. Duela aste pare bat Etxarri Aranazko Gaztetxean ere sartu ziren, eta guzti honek “txakur usaina” duela salatu dute.
2019-ko otsailak 27
Olatzagutiko Gazte Asanbladak (OGA) jakinarazi duenez, gaztetxean sartu ziren atzo. OGAko kideek gaztetxearen kontrako “erasoa” salatu dute. Eta gaineratu dutenez, Etxarri Aranazko gaztetxean gertatu bezala, Maisuenea gaztetxean gertatutakoak “txakur usaina” duela. Segurtasun indarrak ez dituztela ez nahi ez behar gaztigatu dute eta alde egiteko eskatu diete. Etxarri Aranazko Gazte Asanbladak jakinarazi zuen otsailaren 8an sartu zirela gaztetxean. Oraingo honetan bezala, diru-baliorik zuen ezer ez zuten lapurtu, baina sartu zenak eraikuntza guztia miatu eta hainbat dokumentuz jabetu zen. Etxarriko Gazte Asanbladatik gaineratu zutenez, “honek txakur kaka usaina dauka”.