Oibarren D ereduari jarritako oztopoak salatu ditu Euskararen Defentsarako Sareak

Elkarretaratzea egin du PSNren egoitzaren aurrean "bere politika euskarafobikoa salatzeko".

2024-ko uztailak 3

Oibarren haur eskola euskaraz sortzea ukatu du Nafarroako Hezkuntza Departamendua, 10 familiek egindako eskaerari muzin eginez. Euskararen Defentsarako Sareak dio Gimeno Hezkuntza kontseilariak burutzen duen politika “euskarafobikoa” dela. Eta hori esateko beste adibide batzuk jartzen ditu mahi gainean: Barañaingo Alaitz Institutuan euskarazko gela bat kendu izana 26 ikasle kanpoan utzi ditu, Mendigorrian D ereduaren auka egindako lana edota Larragan, Lezkairun eta Lerinen egindakoa.

“Nahikoa da. Hezkuntza Departamentuaren politika euskarafoboa bukatzea nahi dugu”, adierazi dute.

Gehiago