“NUPen ehuneko ehunean euskaraz ikasi ahal izatea, gure oinarrizko eskubidea da”

Nafarroako Unibrertsitate Publikoko euskara taldeak antolatutako elkarretaratzean, unibertsitatean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu dute. Gainera, NUPeko euskara taldeak euskara astea antolatu du, Nafarroa Garaiko zonifikazio legearekin amaitzea, euskararen aurkako jarrera aldatzea, euskara ardatz izango duen hizkuntza estrategia bat ezartzea, irakasleaen lan baldintzak hobetzea eta kalitatezko euskarazko ikasketen orokortzea aldarrikatzeko.