“Non dago Mikel?” Ipar Euskal Herriko zine aretoetan estreinatuko da datorren astean
Mikel Zabalzari buruzko filma Ipar Euskal Herriko hainbat zine aretoetan eskainiko dute urriaren 27tik aurrera, eta emanaldi hauetan filmaren zuzendariek parte hartuko dute.
2021-ko urriak 21
Mikel Zabalzaren hilketa jasotzen duen filmak, behingoz, Ipar Euskal Herrira eginen du salto eta datorren asteazkenetik aurrera Hendaian, Getarian, Donapaleun, Kanbon, Hazparnen, Garazin, Baionan eta Mauleko zine aretoetan ikusteko aukera izanen da.
Mikel Zabalza 1985 atxilotu zuen Guardia Zibilak eta Intxaurrondoko koartelera eraman zuten ETAko kide bat zelakoan. Berarekin batera, bere neska-laguna Idoia Aierbe, bere lehengusua Manolo Bizkai, Patxi eta Aitor Zabalza anaiak eta Ion Arretxe atxilotu zituzten. Guzti guztiak aske geratu ziren eta gehienak torturak salatu zituzten. Baina Mikel ez zen agertzen eta Guardia Zibilak inork sinistu ez zuen bertsio ofizial bat zabaldu zuen esanez Orbaizetakoa Bidasoa ibaira bota zela ihes egiteko.
Euskal jendartearen presioaren eraginez, Mikelen gorpua agertu zen desagertu eta 20 egunera, Bidasoa ibaian. 20 egun horietan gertatu zena jasotzen du Non dago Mikel? filmak. Pelikula hau, orain arte, Hego Euskal Herriko zinema aretoetan eman da eta herriz herri ibili da emanaldi berezietan, baina pandemiak ezarritako mugak direla eta, ezin izan da Ipar Euskal Herrian ikusi orain arte.
Hendaian, urriaren 27an, 20:30ean, Les Variétés zinema-gelan
Getarian, urriaren 28an, 20:30ean, Getarienea zinema-gelan
Donapaleun, urriaren 30an, 20:30ean, Saint-Louis zinema-gelan
Kanbon, urriaren 31an, 18:00ean, L’Aiglon zinema-gelan
Hazparnen, azaroaren 1ean, 20:30ean, Haritz Barne zinema-gelan
Garazin, azaroaren 2an, 20:30ean, Le Vauban zinema-gelan
Baionan, azaroaren 11an, 18:00etan, Atalante zinema-gelan
Maulen, azaroaren 14ean, 18:00etan, Maule Baitha zinema-gelan