“No me vengas con historias!”
2014-ko maiatzak 19
Hilabete honetako zutabean Nafarroako Historia izango dut mintzagai, beste behin ere.
Gure Historia, edozein herri txiki eta konkistatuaren Historiaren antzera, ez da egon gure eskuetan, atzerritarrek kontatu digute gure Historia, alegia. Gaztelar Erresumako kronistek, DoneJakue bidean zihoaztenek, Madrildik etorritako kazetari eta historialariek, … Baina “sustraietako Historia” ez izatearen errua ezin diegu soilik “giriei” leporatu. Bertan jaiotakoak, eta akademikoki ala politikoki postuak irabazteko gogoak zituztenak egon dira ere. Horretarako, irabazleen tesiak defendatzea edota errepikatzea besterik ez zuten egin behar.
Historia lapurtu ziguten, eta beste Historia baten truke aldatu ere. Etengabeko konkista prozesuaren baitako dinamika iraunkorra. Gaur, Nafarroako Hezkuntza Departamentuko web orrialdean honako harribitxiak aurki daitezke:
-.El Reino de Navarra, una personalidad diferenciada en el contexto de los reinos españoles (1134-1234).
-.Plenitud de una sociedad medieval en expansión: Navarra en el contexto español y europeo.(1234-1328).
-.La inserción de Navarra en la Monarquía hispánica (s. XVI-XVIII)
XII.eta XIII. mendeen testuinguruan “espainiar erresumak”?; “Inserción”?. Beno ba, holako adibide asko ditugu. Zentzu honetan, Nafarroako Historia beridazten buru-belarri aritu diren, eta aritzen diren historialarien lana goraipatu nahi dut, beraiei esker Historia propio bat kontatu dezakegu eta. Ez beste herrialdena baino hobea, ez okerragoa, ezberdina baizik.
Eta guzti hau gure eskoletan eta ikastetxeetan izan behar du islada, bitartean, “no me vengas con historias” esango diegu, guk, Nafarroako Historiaren Curriculum propio bat behar dugu.