No más leyes huecas, ez dugu amore emango

2014-ko azaroak 22

Emakumeon Indarkeria Sexistaren Kontrako Plataformatik aurreko urtean eta orain dela bi urte 22/2002ko lege foralaren hamar urteko indarraldiaren emaitzak salatu genituen, indarkeria sexistaren kontrako neurriak hartzeari dagokionez. Legeak dakarzkien xedapen askoren ez betetzeetaz eta baita emakumeon kontrako indarkeriarekin zer ikusia duten prozesuak pairatzen ari duen atzeranzko pauso eta aldaketa ideologikoaz ohartu ginen.

Berez urria den egungo  abortoaren legea aldatzeko saiakera burutu dute. Emakumeon eskubideak gehiago murrizten zituen lege bat egin nahiean. Emakumeok nahi duguna eta behar duguna erabakitzeko gaitasunik izango ez bagenu bezela, 80.hamarkadako garaira eraman nahi gaituzte. Borroka feministari esker geldiarazi da aurreproiektua, baina egungo legeak zigor kodean jarraitzen duela eta gure eskubideak mugatzen dituela esan behar da. Adi egon behar dugu, gure eskubideen alde borrokan, mugimendu feministaren eta mugimendu sozialaren  batasuna eta elkartasuna oinarrizkoa izanik.

Indarkeria sexistari dagokionez, egiturazkoa dela errepikatzen jarraituko dugu. Izeberg baten moduan uler dezakegu. Muturrean kasu mediatikoenak egongo lirateke, erailketak edo bortxaketak adibidez. Izebergaren muturraren azpian indarkeria sutilagoa ematen da, hain argi ikusten eta antzematen ez dena eta askotan inbisibilizatzen dena. Ezin dugu ahaztu indarkeria mota hau erailketa bat eman aurretik  ematen dela. Oinarri honetan jazarpena, ukitzeak, baimenduta ez dauden sexu erasoak, indarkeria psikologikoa, irainak, desbalorizazioak, txantai emozionala, kontrola…. daude. Guzti hau emakumeon kontrako indarkeria da eta aurre egiteko, errora jo behar dugu, sexuen arteko botere eta jerarkia harremanak gaindituz. Jendarte guztiaren ardura da, ez da onargarria jarrera matxista bat, nahiz eta gutxienekoa iruditu. Adin txikikoei bikote harremanak eta sexuen arteko harremanak berdinen arteko errespetuan oinarritu behar direla erakutsi behar diegu. Egun jendarteak badaki, edo jakin beharko luke, emakume bat erasotzen dutenean, guztioi erasotzen gaituztela. Indarkeria sexista gu guztioi eta jendarte ereduari eragiten dio, harremantzeko eredu honekin amaitzen ez badugu denboran iraunaraziko dugularik.

         Prebentzioaren garrantzia azpimarratu nahi dugu, benetako aldaketa sozial bat emateko eta indarkeriarekin amaitzeko modu bakarra baita, heziketaren bidez arlo guztietan. Baina prebentzioa administrazio publikoak onartu eta ezartzen dituen hezkuntza neurri zehatzen bitartez lor daiteke. Inplikazio instituzionala beharrezkoa da eta ez daudela hortan begibistakoa da. Batetik, legean jasotzen ziren hezkuntza neurriak ez direlako ezarri eta bestetik, hezkuntzak jarraitu beharko lituzkeen berdintasunean oinarritutako printzipioak bertan behera geratu direlako egiten diren beste lege batzuengatik, inbisibilizatuz eta iraunaraziz emakumeon kontrako indarkeria. Horrela, hezkuntza kontseilariak aurkeztu duen “berdintasun planak” hezkuntza eragile guztien kritika jaso du eta honen bazterketa eskatu dute, gaizki egina baitago.

Tratu txarra jaso duten emakumeek jarritako salaketak, arazo honen dimentsioa ezagutarazteko baliagarria izan da, baita sufritzen ari diren emakumeei babesa emateko ere. Salaketen areagotzea eman arren, indarkeria sexista gehiena ezkutuan mantentzen da, salatu gabe. Salaketen adierazleak emakumeon kontra burutzen diren erasoen  %15 eta %20 jasotzen du bakarrik.

Beti animatu ditugu emakumeak salatzera. Halere, egun ematen ari den atzera pauso ideologikoarekin eta Administrazio publiko desberdinen izapidea falta dela eta (Emakumeen Indarkeri Epaikegiak, Fiskaltza, Segurtasun-indarrak, Osasun Zerbitzuak Gizarte Zerbitzuak…) salaketak artxibatzen dira, salatutako gertaera modu zorrotz batez ikertu eta salaketa jarri duten emakume denei beharrezko babesa eskeini ordez. Guzti honen ondorioz tratu txar bikoitza ematen da emakumeongan, erasotzaileen tratu txarra eta tratu txar instituzionala (biktimizazio bikoitza deritzoguna). Nafarroa estatu barruan atzera salaketa gehien botatzen dituena da, %30 suposatuz.

Legeak garrantzitsuak eta beharrezkoak dira, baina ez lege hutsak, edukiz betetako legeak behar ditugu, praktikara eraman daitezken legeak, medio ekonomikoak eta materialak ezarriak dituztelako. Egun, ez da bermatzen erasotuak izan diren emakumeekin lan egiten duten profesionalen formakuntza, ez dute formakuntza berezia; indarkeria sexistaren ezaugarri eta prozesu berariazkoak ulertzen dutenak. Emakumeontzat ez daude laguntza ekonomikorik ez lan mundurako sarbiderik. Indarkeria jasan duen emakume batentzat dauden neurri leungarri eta babesekoak edukiz usten dira eta ez da aurreratzen neurri prebentiboetan.

Horregatik esaten dugu egungo legeak ez direla nahikoak, ez dituzte emakumeak babesten eta ez dira eraginkorrak indarkeria sexistaren kontra. Instituzioen jarrera salatu nahi dugu, nahiz eta adierazpen “politikoki zuzenak” burutu, ez diote euren agenda politikoan arazo honek behar duen lehentasuna ematen. Eraso sexisten kontra ez daude aitzakiarik, denok egin behar dugu saiakera emakumeon kontrako erasoak arlo publikora ateratzeko eta instituzioek ezin dute beste alde batera begiratu, euren ardura da.

Horrexegatik, ez ditugula lege huts gehiagorik nahi eskatzen dugu. Jendartearen partehartzea eta exigentzia politikoa beharrezkoa da indarkeria sexistaren kontra burutuko diren ekimenetan. Horrela bakarrik, administrazioek beharrezkoak diren neurriak hartzea indarkera matxistarekin amaitzeko lortuko dugu. Denok gara beharrezkoak.

         Beraz, Azaroak 25 dela eta, Emakumeon kontrako indarkeria sexistaren kontrako nazioarteko eguna, burutuko den manifestaldira parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Plataformak egiten du deialdia. 20:00etan Gaztelu Plazatik irtengo da, leloa; “NO MÁS LEYES HUECAS, EZ DUGU AMORE EMANGO”.

Gehiago