“Nire aurtengo erronka izanen da euskarazko espazio gehiago konkistatzea nire bizitzan”

Nafarroako Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu dute gaur Iruñean, Gazteluko Plazan; Nafar lurraldean Euskaraldiaren enbaxadore izango diren lagunak. Dagoeneko, Euskaraldian parte-hartzeko norbanakoen izen ematea irekita dago; maiatzaren 15ean hasi 25ean bukatuko den 4. edizio honetan, 11 egunez aho-bizi edo belarri-prest izateko.