Netanyahu epaitzeko diru bilketa bati ekingo diote Yala Nafarroa eta Gernika-Palestina ekimenek

Yala Nafarroa eta Gernika-Palestina herri ekimenek indarrak batu eta abian jarriko dute Netanyahu Israelgo presidentea nazioarteko epaitegietara eramateko diru bilketa kanpaina. Ekimen hau Palestinako abokatuek jarri dute martxan, eta bide judiziala garatzeaz gain, proiektu humanitarioei proiektuei zuzenduko da bildutako dirua. Martxoaren 2an eta 3an mobilizazioak eginen dira Nafarroako hainbat herrietan.