Nekazarien eta abeltzainen mobilizazioak arrakastatsuak izan direla dio EHNE Nafarroak

EHNE Nafarroak, azkeneko lau hamarkadetan egindako lan sindikala defendatu du gaurko prentsaurrekoan. Are gehiago, azken egunetan egin diren mobilizaizioak arrakastasuak izan direla baieztatu du sindikatuak. Eta, prentsa-agerraldi honetan aldarrikapenak azaltzeaz gain, Europako Parlamentua berrituko duen hauteskunde aurreko garaian kokatuta, indar politikoei lehen sektorearen etorkizuna bermatzeko aldarrikapen hauek bere egin ditzaten dei egin dute.