Nazioartean dauden gatazketan COVID-19ak izan duen eragina aztertuko da Zabaldiko XXIV. elkartasun hamabostaldian
Covid19ak munduko erresistentzia borroketan eta mugimendu sozialetan izan duen eragina aztertuko da azaroaren 16tik 29ra bitartean eginen den Zabaldiko XXIV.elkartasun hamabostaldian. Nola bizi izan dute pandemia Kurdistanen? Palestinan? Eta Greziako errefuxiatuen kanpamenduetan? Horiek dira jardunaldi hauetako adibideetako batzuk. Horrez gain, Covid19-ak azalean jarri duen krisi sistemikoaren nondik norakoak aztertuko dira.
2020-ko azaroak 11
Hiru hitzaldi, mahai-inguru bat eta argazki erakusketa birtual bat prestatu dute Iruñeko Zabaldiko lagunek XXIV.elkartasun hamabostaldirako. Egungo egoera kontutan izanik, internet bidezko jardunaldiak izanen dira. Hortaz, hitzaldi guztiak www.zabaldi.org webgunean streaming-ez emitituko dituzte, eta ikusleek galderak bidali ahalko dituzte bai youtube plataformaren bitartez baita whatsapp edo telegram plataformen bidez.
Hau da zehaztapen gehiagorekin prestatu duten egitaraua:
HITZALDIA – Azaroak 16 · 19:00
El COVID-19 como indicador de la crisis sistémica
LUIS GONZÁLEZ REYES(Zientzia kimikoetan doktorea eta Ekologistak Ekinean taldeko kidea. Liburu idazlea, adibidez: En la espiral de la energía y Educar para la transformación ecosocial)
MAHAI-INGURUA – Azaroak 18 · 19:00
¿Machismo en cuarentena? Visiones feministas desde Bolivia, Chile y México
MARÍA GALINDO NEDER (Boliviako aktibista, feminismo erradikalaren militantea, psikologoa eta komunikatzailea, Mujeres Creando taldearen sortzaileetako bat 1992an)
RAQUEL GUTIÉRREZ AGUILAR (Matematika, filosofoa, soziologoa eta Mexikoko aktibista)
ROCÍO ARIAS RUIZ (Psikologoa lanbidez eta aktibista txiletarra)
HITZALDIA – Azaroak 20 · 19:00
Palestina: (Confinamiento)2
ISABEL PÉREZ (Kazetaria, 2007an Ekialde Hurbilean finkatu zen. HispanTVko berriemaile gisa lan egin du Gazan urte askoan. Gaur egun Zaragozako Diputazioko prentsa kabinetean lan egiten du)
ARGAZKI ERAKUSKETA BIRTUALA – Azaroak 23 · 19:00
Imágenes del confinamiento: de la Iruñea vacía al hacinamiento de las islas griegas
HIBAI ARBIDE AZA (Formazioz abokatua, baina kazetari gisa lan egiten du. 2014tik korrespontsal gisa lan egiten du Grezian)
HITZALDIA – Azaroak 27 · 19:00
Kurdistán: pandemia y resistencia
COMPAÑERA DE LA CLÍNICA ŞÎFAJIN DE JINWAR