NATOren inguruko erreferendunaren 40. urteurrenean EH Bilduk gerra eta inperialismoa salatu du bakea eta burujabetza aldarrikatuz

2026-ko martxoak 12

“Euskal Herriak NATOri ezetz esan zion duela 40 urte. Gaur, Bardeako tiro eremutik, bakearen aldeko deia munduratzen dugu. Eskalada militar arduragabea gelditu behar da. Diplomaziaren bidea hartu. Nazioarteko zuzenbidea errespetatu. Gutxi batzuen interesek gehienon pobretzea dakartelako. Haien bonbardaketak gure krisiak direlako. Eta ez dugu onartuko”, ziurtatzen du EH Bilduk zabaldutako mezuan. Gerra testuinguru batean, gaztazka armatuei konponbidea eman eta inperialismoaren eta autoritarismoaren aurkako jarrera agertu du ezkerreko koalizio subiranistak, eta bakea eta burujabetza aldarrikatu du.

Gehiago