“NATOren aurka, basakeri kapitalista gelditu” lelopean manifestazioa egin Kontseilu Sozialistak Iruñean
Euskal Herriko hainbat hiriburuetan egin ditu mobilizazioak Kontseilu Sozialistak "gorakada belikoaren adierazpenak" salatzeko.
2023-ko apirilak 1
Euskal Herriko hainbat hiriburuetan egin ditu mobilizazioak
Kontseilu Sozialistak “gorakada belikoaren adierazpenak” salatzeko.
Ukrainari laguntza militarra emateko NATOren aldetik ahaleginak edota
Errusiaren Bielorrusian arma nuklearrak jartzeko asmoa jarri dituzte adibide
gisa. Gerra-testuinguru honetan
“arduradunak, batez ere, NATO, baina baita Errusia ere” salatzea
derrigorrezkoa ikusten dute, eta guzti honek dituen “eragin ekonomikoak,
zentsura eta manipulazio informatikoa, faxismoaren zuritzea” kritikatu
dituzte.