Naparra, 41 urte desagertua, baina inoiz ez ahaztua

Gaur, duela 41 urte, Jose Miguel Etxeberria Alvarez "Naparra" desagertu zen Ziburun. BVE talde parapolizialak bahitu zuen Ziburun, eta ordutik ez da bere berri izan. BVE-k ekintza bere gain hartu zuen, hil egin zutela zehaztuz. Naparraren familiak bere bila jarraitzen du gaur egun. Iruñeko Xoriñoak Kaloian taldeak estreinatu du “Naparraren abizena” kanta, Etxeberriatarren Lizartzako Igarola-bekoa baserrian grabatu dena.