“Nahiz eta espazioa zabaldu, filosofia edo muin berdina izaten jarraituko du”

Gaur, otsailak 22, Labak Gero arte besta antolatu du, orain arte izan den guneari gero arte esateko baina berriari begira jartzeko. Izan ere, gaurtik aurrera, Laba itxita egonen da, espazioa handitzeko lanak egin ahal izateko, ondoko ostatua batuko baitzaio gaur egun Labak erabiltzen duen espazioari. Goizean zehar azoka, vermuta eta tribiala antolatu dute, Dj Barbariek girotua. Ondoren bazkaria egin dute Monton tabernan, eta arratsaldean ekitaldiaren ondoren Swing dantzaldia, karaokea eta gauean Monton tabernan Dj Barbarieren eskutik pintxada izanen da.