Nafarroan lagun egiteko animaliak babesteari buruzko Foru Legea
Animalien babesari buruzko egin berria izan den legearen onarpena ospatu dugu, hauenganako tratu txarren kontrako aurrera pauso garrantzitsua delako.
2019-ko martxoak 28
1994ko zahartuta gelditu izan den legearekin alderatuta, atal ugari hobetu dira: animaliak erabiltzen dituzten zirkuak debekatuz, jolasparkeetan animalien erabilpena debekatuz, kaleetako katuak kontrolatzeko “ HEA ” metodoa inplantatuz, itxura aldatzeko ebakidurak debekatuz, izaki sentikorrak direla jakinda nazioarteko akordioak onartuz, denbora luzez lotuak egoteko kateak erabiltzearen debekua onartuz, eragindako tratu txarren isunak gogortuz … baina zoritxarrez, atal ezezkorra ere badago, legetik kanpo gelditu baitira animaliekiko egiten diren zenbait tratu krudel, eta bideratu beharreko arazo guztiak ez direlako jorratu.
Iruñea antitaurinak, lege berriaren eginkizunean, beste animalien babeserako taldeekin batera parte hartu izan badu ere, ez du lortu, zezenenganako erabiltzen den krudeltasuna eta bortizkeri itzela, debekatuak izan ditzaten. Agerian dago, oraindik, krudelkeria eta bortizkeria legalak izango direla lege berri honen arabera.
“Nafarroako etxeko animalien babesari buruzko Foru legea” deitua izan den lege berri honek, ez ditu etxeko animaliak bakarrik arautzen; dibertimendurako erabiltzen diren zenbait animalien iharduerak ere debekatzen ditu, aipatzekoak, oilarren liskarrak, zirkuak, non erabiltzen diren basati edo basatiak ez diren animaliak, edota jolasparkeetan erabilitakoak…
Aipatutako legeak ondokoa arautzen du: “ oinaze, sufrimendu itzela, tratu txarrak edota heriotza eragiten dituzten justifikaziorik gabeko ekintzak, dekatuak daude. Salbuespen, haienganako sufrimendu handia ekiditeko, animalien osasun arrazoiengatik, osasun publikoengatik, ingurugiro osasunengatik edo larrizko egoerengatik, sufrimendu gutxien ematen dituzten aukerak erabiliko dira.
Hala ere, zezenak babesik gabe eta lege honetatik kanpo gelditu dira, heriotzaraino tratu txarrak izan ditzaten aukera emanez. Lege honek debekatu duen guztia bertan behera geratzen da zezenen kasuan. Zezenketetan, Europar Batasuneko hiltegietan debekatua dagoen sastakaia erabiltzen da; laban honen erabilpen krudela onartuz. Aurretik, dibisa, banderillak, ezpata eta deskabelloa, zezenari zauri sakonak eragiten dizkiote. Ez dago oinaze itzela ematen duen krudelkeri handiagorik.
Gizarte kontzientziakuntzan eta sentikortasunean eman beharreko aurrera pausoak, animalienganako tratu txarrekin behingoz bukatzeko aukera ezin hobea galdu dela, uste dugu.
Gaur egun, tratu txarretan oinarriturik dagoen festa eredua aldatzeko aukera ere galdu da. Nafar Gobernuak buru belarri lanean jarraitu beharko du egoera lazgarri honi amaiera emateko.