Nafarroan euskararen ofizialtasuna bermatzeko lege berri bat aldarrikatu du Kontseiluak

1986ko abenduaren 15ean onartu zen zatiketa: zonifikazio linguistikoa ezarri zuen Nafarroako Parlamentuak, lurraldea hiru eremutan banatzen duen Euskararen Legea indarrean jarrita. Data gogoan hartuta, ekitaldi bat egin du Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak Iruñean.