Nafarroan elkartasuna eta internazionalismoaren defensa aldarrikatu dute

Nafarroako hainbat eragilek elkartasuna eta internazionalismoa babesteko plataforma bat eratu dute, Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalistaren ilegalizazio eskaeraren aurkako erantzuna antolatzeko. Aritz Ganboa eta Dabid Soto nafar auziperatuei ere babesa adierazi diete, 6 urteko espetxe zigorrari aurre egin behar baitiote.

2015-ko maiatzak 21

Plataformaren aurkezpen jendetsua Al Nakba egunean izan zen, pasa den ostiralean, simbolismo adierazgarria hartuz. Honekin adierazi nahi izan zuten elkartasuna beharrezkoa dela, atzo bezala gaur ere, eta internazionalismoa ez dela eta ez daitekeela izan delitu.

Plataforma sortu duten eragileak Internazionalistak Auzolanean, Emakume internazionaistak, Askapena, Bardenas Ya, Mugarik Gabe, Sodepaz, El Salvadorrekin Elkartasuna eta BDZ Iruñerria izan dira. Hauen asmoa Nafarroako mugimendu solidario eta internacionalista guztia batzea da, ulertuta “Askapenaren aurkako epaiketa internazionalismoaren aurkako erasoa dela”. Urteetan zehar Askapenaren zein beste eragile eta ONGean brigadetan parte hartutako brigadistek babesa eman diote Askapenari, eta konpromisoa hartu plataforma honetan. Nafarroako arlo politiko, sozial eta kulturaleko persona erreferentzialek ere babesa eman diote.

Plataformaren sorrera eta lanaren inguruan honakoa esan zuten: “Elkartasunak ez dauka mugarik. Horregatik uste dugu plataformak ere ez dituela eduki behar eta bertan elkartasuna eta internazionalismoa lantzen dugun Nafarroako erakunde guztiok parte hartu behar dugula, guztion artean erabakitzeko zer erantzun eman eta nola elkartasunaren eta internazionalismoaren aurkako eraso zuzen honi.”

Plataforman lan egiteko deia ere egin zuten: “Gaur Askapena izan delako, baina etorkizunean edozein eragileren aurka izan daiteke erasoa, internazionalismoa baita ilegalizatu nahi dutena.” Epaiketari begira, internazionalismoaren legitimitatea defendatzeko konpromisoa hartu zuten, eta auziperatuak babestekoa.

 

Gehiago