Nafarroako VIII Azoka Ekologikoak Noaingo Zentzumenen Parkean zabalduko ditu gaur ateak igandera arte

Nafarroako VIII Azoka Ekologikoak hogeita hamar postu baino gehiago izango ditu, eta horrez gain, gune gastronomikoa, hitzaldiak, tailerrak, musika, antzerkia eta haurrentzako jarduerak izango dira parkean.

2023-ko irailak 14

Aurten ere, Nafarroako VIII Azoka Ekologikoa Noaingo Zentzumenen Parkean egingo da. Gaur ostiralarekin hasi, eta igandean bukatuko da. Azoka, Nafarroako sektore ekologikoak herritarrekin duen hitzordu nagusia da, bai erosteko, eta baita elikagai ekologikoak ezagutzeko eta publiko guztientzako jardueraz betetako tarte atsegina pasatzeko pentsatutako azoka ere. Izan ere, Mº Jose Arrondo CPAEN/NNPEKeko lehendakariak adierazi du, azoka kontsumoa sustatzeko, elikagai ekologikoak ezagutarazteko eta ekoizleentzako merkaturatze-bide laburrak ezartzeko helburuarekin egiten dela. 


Azoka asteburuan zehar, hau da, ostiraletik igandera egingo da, baina ostegunean, irailaren 14an, aldez aurreko hitzordu bat egongo dela azpimarratu dutei: El Mar del Norte taldearen antzerki-foro ikuskizun batekin, Biela eta Tierrarekin elkarlanean. Ikuskizunak ”Eta tritoiak hiltzen badira” du izena, gure plateretan jartzen ditugun elikagaiei buruz eta gure osasunean eta gizartean duten eraginari buruz hausnartzeko.


Azokaz gain, gune gastronomikoan elikagai ekologikoak dastatu ahal izango dira Geltokiren eskutik; larunbatean bertako animalia eta arrazen erakusketa gune bat egongo da. Gainera, bisita gidatuak antolatu dira Zentzumenen Parkera, dastaketak eta elikagaien dastatzeak, musika emanaldiak eta antzerki dinamizazioa. Jardueren artean, Goiza Isiegas CPAEN/NNPEKko EKOchefaren showcookinga edo ‘Biela y Tierra en ruta’ liburuaren aurkezpena nabarmendu dituzte, besteak beste. Haurrentzako ere, ostiraletik igandera bitartean, hamaika jarduera egongo dira: puzgarriak, txikizuku merienda edo zirku tailerra, yoga familiarra edota erraldoi elektrikoen konpartsa… Programa osoa Navarra ecologica-web orrialdean eskura daiteke. 

Bukatzeko azaldu dute, Nafarroko VIII Azoka Ekologikoak sentsibilizazio eta salmenta zuzeneko merkatuarekin lagundu nahi duela. Horregatik diote, Zentzumenen Parkera hurbiltzen diren pertsona guztiek ekoizle ekologikoak ezagutu ahal izango dituztela, eta elikadura osasungarri eta iraunkorrari buruz gehiago ikasi, produktu ekologikoak nola lantzen eta lantzen diren jakiteko.

Gehiago