Nafarroako pentsionistak gerra eta berrarmatzearen aurka agertu dira
2025-ko ekainak 14
Azken aldian “bizi dugun gerra bidearen arriskuaz” ohartarazi eta Ameriketako Estatu Batuen, NATOn eta Europar Batasunaren berrararmatzeko proposamenak baztertu nahi izan dituzte pentsionudek, guzti horiek gizartearen gehiengoarentzako eskubide sozialak eta politika publikoak mehatxatzen dituztelako.
“Gezurrezko informazioarekin engainatu gaituzte: gorrotoa pizteko etsaiez hitz egin digute, sarraskitutako herriak isilarazi, eta beldurra erabiliz gizartea geldiarazi nahi izan dute. Gutxiengo boteretsu baten interes ekonomikoek kontrolatzen dituzte komunikabideak, sare sozialak eta gerra-industriaren mugimenduak. Gezurra da berrarmatzeak lan duina sortzen duenik edo ekonomiaren produkzio-sektorea suspertzen duenik”, salatu dute Espainiako Gobernu Militarraren aurrean egindako elkarretaratzean.
Pentsionisten esanetan, Europak ez du armamentu gehiago behar. “Behar duena da, gazteentzat eta adinekoentzat bizitza duinaren baldintzak bermatzea , desberdintasun sozialen murrizketa,, ingurumenarekiko errespetua eta arazoei elkarrizketaren bidez irtenbidea bilatzea. Gerrek mina eta sufrimendua sortzen dute, batez ere pertsona ahulenengan, hala nola Ukrainan, Palestinan eta munduko beste hainbat tokitan ikusten dugun bezala, eta gure historian zehar bizi izan dugun bezala”.
Nafarroan militarizazioaren aurkako mugimendua oso indartsua izan dela gogoratuz, eskubide sozialekiko errespetua errespetua eskatu dute, eta baztertu dute “eliteek eta gerraren jaunek inposatu nahi diguten bide hori”, eta “diplomaziaren eta herrien arteko lankidetzaren aldeko apustua” egiten dute.
