Nafarroako nekazarien lan baldintzak aztertu dituzte Geltokia saioan

Nafarroako landa eremuan eta bereziki Erriberako nekazarien lan baldintzez aritu dira Geltokia saioan Ramon Lacalzada eta Irati Bañuelos LAB eta ELAko ordezkarien eskutik. Solasaldian Patxiku Irisarri EHNEko ordezkariak eta Imanol Ibero eta Maite Sanchez nekazariek hartu dute parte. Eta bukatzeko babarrunak berrerabiliz egindako errezeta goxo bat prestatu du Koldo Garcia sukaldariak.