Nafarroako LGTBI+ genealogia, orain euskaraz ere bai, AETren salaketa publikoa egin eta gero

Azkenik, Nafarroako Gobernuak euskaraz zabaldu du "LGTBI+ mugimenduaren genealogia Nafarroan". Administrazioan Euskaraz Taldeak lan hau gaztelera hutsez argitaratu zela salatu zuen publikoki, eta Arartekoan kexa bat jarri zuen. Orain, inolako publizitaterik eman gabe, lan honen euskarazko bertsioa interneten topa daiteke. AET hurrengo oharra kaleratu du.

2022-ko maiatzak 23

“Genealogía del movimiento LGTBI+ en Navarra” lana aurkeztu zuen Nafarroako Gobernuak 2022ko martxoaren 18an. Gaztelania hutsean aurkeztu ere. Egiaz, ustekabe desatsegina izan zen, ez genuen horrelakorik espero.

Arartekoan kexa jarri, eta Berdintasunerako Institutuak erantzun zuen apirilaren 11n Euskarabidera bidali zituztela testuak, euskaratzeko (gaztelaniazkoa aurkeztu eta ia hilabetera).

Bada, azkenik, eta inolako publizitaterik gabe, euskaraz dugu “LGTBI+ mugimenduaren genealogia Nafarroan”. Bertan topatuko dituzue Nafarroako LGTBI+ mugimenduaren mugarriak, lekukotzak, argazkiak… Goza ezazue!

Gehiago