“Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatzera etorri gara”

Administrazioan Euskaraz taldeak Nafarroako Kontseiluaren jardun euskarafobikoa salatu du ekintza baten bidez. Nafarroako Gobernuak euskarako dekretua prestatzen 5 urte eman ondoren, Nafarroako Kontseiluari zirriborroa aurkeztu dio. Azaldu dutenez, zirriborro horrek euskera, beste hainbat hizkuntza ez bezala, modu orokorrean baloratu ezin dela dio. Beraz, Administrazioan Euskeraz taldeak gobernuaren zirriborroa salatzeaz gain, aldaketak okerrerako egiten ari direla salatu dute ere bai, Nafarroako Euskararen legea eta Europako Hizkuntza Gutxituen karta urratzen dituela argudiatuz.