Nafarroako hezkuntzaren arlotik ere, Palestinari babesa eta genozidioaren salaketa

Nafarroan aritzen diren 800 irakaslek manifestu bat sinatu dute Gazako hezkuntza-azpiegitura guztien suntsiketa "erabat gaitzesteko", eta su-etena eskaria egin dute. Ostegunero ikastetxeetan elkarretaratzeak eginen dira, eta urtarrilaren 20ean Iruñean egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.

2024-ko urtarrilak 15

Nafarroako hainbat hezkuntza-etapatako irakasle-talde bat osatu da, “Israel Gazako zonalde gainean egiten ari den Nazioarteko Zuzenbide Humanitarioaren urraketa sistematikoa ahalik eta modu irmoenean salatzeko” eta “helburu militar” bihurtu den lurralde horretan, berehalako su-eten bat eskatzeko.

Hala azpimarratzen dute dagoeneko 800 irakaslek sinatu duten manifestu batean. Bertan “erabat gaitzesten” dute hezkuntza-azpiegitura guztiak suntsitzea, eta ohartarazten dute “gaur egun 93 ikastetxe, eskola eta unibertsitateen artean, erabat suntsituak eta 292 partzialki kaltetuak” izan direla.

Gainera, taldeak ostegunero elkarretaratzeak deitzen ditu ikastetxeetan jolaserako orduan, irakasleei manifestua sinatzeko eta irakasleen blokearekin bat egiteko deia egiten die datorren larunbatean, urtarrilak 20, 17:00etan Antoniutik egingo den manifestazioan. Espainiar estatu osoan deitutako manifestazio honek genozidioa amaitzea eskatzen du eta Espainiako Gobernuari armen salmenta eta Israelekiko harremanak amaitzeko eskatzen dio.

Gehiago