Nafarroako hezkuntza sistema pribatuaren segregazioa diru publikoarekin sustatzen dela salatu du STEILASek

Nafarroa da Euskal Autonomia Erkidegoaren atzetik ikastetxe pribatu-itunduetan ikasleen ehuneko handiena duen Estatuko erkidegoa. Ikasleen % 35,2 sare horretan matrikulatuta baitzeuden 2019/2020 ikasturtean. Sare pribatu honek sortzen dituen desorekak eta arazoak bildu ditu STEILAS sindikatuak "Eskola segregazioa itundua dago. Nafarroako hezkuntza sistemaren lotsa" txostenean.