Nafarroako Egunean euskararen aurkako erasoak salatu eta ikastolen lana goraipatu ditu Orreagak

Orreaga Fundazioak Nafarroako Eguna ospatzeko antolatutako ekitaldiak Iruñeko Foru Monumentoaren parean egin ditu. Bertan, lore eskaintza egin dute, eta aurresku bat dantzatu dute, eta ondoren Iruñeko Udak Plazaraino kalejiran joan egin dira. Nafarroako Pedro Mariskalaren saria Ikastolen Federaziora eskaini diote euskararen alde egiten duten lana goraipatzeko, eta Leringo Kondearena Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenari, euskararen normalizazioaren aurka daraman politika gaitsezteko.