Nafarroako bi euskal preso politiko hurbildu dituzte, horietako bat Iruñeko espetxera
Josune Arriaga Martínez Topaseko espetxetik (460 km) Iruñeko espetxera ekarri dute, eta Iñaki Etxeberria Martín Topaseko espetxetik (460 km) El Duesoko espetxera (170 km) lekualdatu dute. Osotara, Espainiako Espetxe Zuzendaritzak 9 euskal preso politiko hurbildu ditu azken egunotan Etxeratek jakitera eman duenez.
2021-ko apirilak 9
Juan Carlos Subijana, Josune Arriaga, Ainhoa Barbarin, Zigor Orbe eta Unai Lopez de Okariz Euskal Herrira ekarri dituzte; Iñaki Etxeberria, Jon Mirena Sanpedro, Arkaitz Goikoetxea eta Gorka Palacios EH-ren inguruko espetxeetara lekualdatu dituzte.
Lekualdaketa horiek bukatzearekin batera, euskal preso politikoez hustuta geratzen da Herrera de la Manchako espetxea.