Nafarroako aurrekontuetan gutxieneko pentsioak 1.080€etan osatzeko diru partida bat gehitzeko eskatu diete alderdi politikoei
Legebiltzarrera jo du “Ahora 1.080 € Orain” Herri Ekimenak eta herritarrei azaroaren 11ean eginen den manifestazioan parte hartzeko gonbita luzatu die.
2023-ko irailak 26
Nafarroako hainbat eragile eta sindikatuek osatzen duten “Ahora 1.080 € Orain” Herri Ekimenaren partaideak Nafarroako Parlamentuan izan dira gaur. Ganbaran agerraldi bat egiteko eskaera bideratu dute, izan ere, 2024ko aurrekontuetan gutxieneko pentsioa 1.080 €-raino osatuko duen partida bat jasotzea proposatu nahi diete alderdi politikoei.
“Salatu nahi dugu ezinezkoa dela Gizarte Segurantzak ematen duen 743 €-ko pentsioarekin bizitza duina ziurtatzea. Nafarroako bizi mailak diru gehiago eskatzen du bizimodu duina ziurtatzeko”, adierazi dute. “Horregatik guztiagatik, Parlamentuko taldeei eskatu nahi diegu 2024rako aurrekontu-legean gutxieneko pentsioa 1.080 €-raino osatuko duen partida bat jaso behar dela, 14 ordainsaritan”.
Nafarroako eragile sozial, sindikal eta politiko guztiei proposamen honekin bat egiteko eskatu diete, eta azaroaren 11ean 17:30ean Iruñeko Baluartetik eginen den manifestazioan parte hartzeko gonbita luzatu dute.
Gehiago

Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko
El 5 de abril a la calle para conseguir sueldos y pensiones dignas
