Nafarroa Berriz Altxak egin behar zuen kirol erronka bertan behera utzi du
Datorren igandean Noain eta Amaiur artean egitekoa zen kirol erronka bertan behera uztea erabaki du Nafarroa Berriz Altxak. Arrazoia, asko izan direla parte hartzeko nahia erakutsi duten herritarrak eta hori dela eta, parte hartu nahi duen orok segurtasun bermeekin egin ahal izan dezan, antolatzaileek ekitaldia atzeratzea erabaki dute. Aurrerago aztertuko dute nola egin daiteken.
2021-ko azaroak 10
Noain eta Amaiur egun bakar batez lotzea, mendiko ibilbide batetik. Proposamena asko gustatu zen, eta sare sozialen bidez azkar zabaldu zen. Bi pertsonek egin beharreko kirol-erronka bat izan arren, asko izan dira azken egunetan parte hartzeko nahia erakutsi duten herritarrak. Eta antolatzaileek ez zuten hau espero, are gutxiago Behobia-Donostia lasterketa ospetsua asteburu berean ospatzen den honetan. Hori dela eta, parte hartu nahi duen orok segurtasun bermeekin egin ahal izan dezan, antolatzaileek ekitaldia bertan behera uztea erabaki dute. Aurrerago aztertuko dute nola den posible horrelako erronka antolatzea.
Erronkaren helburua Noain eta Amaiur arteko bidea egitea zen. 70 kilometroko ibilbidea da, batez ere mendi-bidezidorretatik, baina Iruñea, Lantz eta Elizondoko hiriguneetatik ere igaroko litzateke.
“Eskerrak eman nahi dizkiegu Baztango Udalari, Amaiurrekoei eta Lantzekoei. Noaingo eta Amaiurko Gazteluko batailako elkarteak, Amaiurko sokatira taldea eta igande honetan egitekoa zen kirol erronkan parte hartzeko asmoa zuten herritarrak ahaztu gabe”, esan dute antolatzaileek.