“Nafarroa berriz altxa” ekimenak burujabetza aldarrikatu du Noaingo Batailaren 500. urteurrenean

Nafarroa osoko hainbat herritarrek aurkeztu dute gaur Iruñeko Gotorlekuan "Nafarroa berriz altxa - Soberanía es libertad" ekimena. 1521eko Nafar altxamendu herritarraren eta Noaingo eta Amaiurko batailen 500. urteurrena baliatu nahi dute Nafarroaren eta Euskal Herriaren askatasuna eta burujabetza aldarrikatzeko. Ekainaren 19an Iruñean manifestazio bat eginen da.