Munduko Saskibaloi Txapelketara eraman dute euskal presoen eskubideen aldeko aldarrikapena
Presoen aldeko banderola eskuetan hartuta egin dute aldarrikapena, Euskal Herriratzeko eskatuz eta preso gaixoak aske uzteko eskatuz Bartzelonan. Ekintzaileetako bat kantxara heldu da. Identifikatu eta aske utzi dituzte.
2014-ko irailak 10
Telebista irudiek aldarrikapena jaso ez bazuten ere, ekintzaileek presoen eskubideen aldeko banderola eskuetan hartuta egin zuten aldarrikapena, eta horietako batek kantxara iristea lortu zuen, Naiz.info eta BERRIA egunkariek jaso dituen argazkietan ikus daitekeen bezala; besteek harmailetatik egin zuten. Segurtasun zerbitzuek ekintzaileak identifikatu ostean aske geratu dira horiek.
Munduko Saskibaloi Txapelketa Espainian ari da jokatzen aurten, eta gaurkoa final-laurdenetako partida zen. Euskal Herrian ere jokatu ziren lehen faseko partida batzuk, eta atzokoa Katalunian jokatu da, Palau Sant Jordi pabiloian. Segurtasun zerbitzuek ekintzaileak kantxatik eta harmailetatik atera ostean, normaltasunez jarraitu du partidak.
Ekintzaileek, bidalitako prentsa ohar batean azaldu dutenez, ekintza "isilarazi nahi duten errealitate bat erakusteko" egin dute. "Irudimena erabili dugu, amets ederrenak errealitate bihurtu daitezen. Euskal Presoek eta iheslariek etxean egon behar dute; egoera hau aldatzea guztion esku dago, eta ahaleginak pena mereziko du", adierazi dute.