Mugituko kideen atxiloketak salatu du Erdi Aldea Trenaren Aldeko plataformak

Atxilotutakoei elkartasuna adierazi eta AHTren aurkako mugimendu sozialen kontrako errepresioa gelditzeko eskatu du plataformak.

2020-ko irailak 16

Erdi Aldea Trenaren Alde taldeko kideek gure elkartasuna adierazi nahi diegu Nafarroan AHTa behin betiko gelditzeko asmoz ekintza bat egin ondotik atxilotu zituzten aktibistei.

Atxiloketa bera salatu nahi dugu, ekintza errepresibo horrek argi erakusten baitu Estatuaren eta Gobernuen maila politiko apala eta ahalmen demokratiko eza. AHTaren aurkako mugimendu sozialak ekintza politiko antzeztua egin zuen, baita arrakastaz argudiatu eta egin ere.

Hain da logikoa lanak geldiaraztea, non beharginek eurek eta enpresak naturaltzat jo baitzuten antzezlana, eta hasiera batean pentsatu zuten ekinbide ofiziala zela. Zenbait aste geroago, Estatu egiturek, burla egin zietela sentitu baitzuten, Legea bihurritu eta errepresioa erabili zuten ekintzaileen kontra. Umore pixka bat eta aldarte demokratikoa, jaunok. Hala jarraituz gero, edozein egunetan antzerki konpainiaren bat atxilotzen ikusiko ditugu.

Lotsagarria eta antidemokratikoa izateaz gainera,larriak ere badira akusazioak:usurpazioa, dokumentuak faltsutzea eta indarkeria erabiltzea egozten diete, zer eta nafar gehienek pentsatzen duguna adierazteagatik. Hau da, ez duela ez hanka ez buru 4.000 milioi baino gehiagoko inbertsioa egitea AHTaren bide berri bat egiteko, ez baitigu ekarriko gaur egungo trenarekin baldintza duinetan bete ezin dugun komunikabiderik.

Sekula ez da beharrezkoa izan, baina are gutxiago egungo testuinguruan. Ardura politiko eta sozial handiz erabaki behar dira diru publikoarekin egiten diren inbertsioak, eta, bistan denez, Nafarroako AHTa eraikitzea lurraldea bakartzea eta ingurumena suntsitzea ezin dute lehentasun izan.

Gehiago