Mugitu! Mugimenduaren ekintza Nafarroako Enpresaburuen egoitzan AHTa salatzeko

Gaur goizaldean, asteartea, AHT Mugitu! Mugimenduak pintaketa bat egin du AHTren propaganda olana batean, Nafarroako Enpresarien Konfederazioaren (CEN) egoitzaren kanpoaldean, Iruñeko Zaragoza etorbidearen inguruan. Nafarroako AHTren aldeko Plataformak sinatutako olana honetan, "etorkizuneko trena hartzeko" gonbidapena egiten da eta ekintzaileek AHT EZ kontsigna margotu dute.