Mugimendu feministak kaleak hartu ditu indarkeria matxista salatzeko

Milaka lagun bildu dira gaur Iruñean indarkeria matxista salatzeko eta jendarte feminista bat aldarrikatzeko. Instituzioei indarkeriaren aurkako borrokan ahalegin handiagoak egitea eskatu diete. Aurtengo mobilizazioen leloa "Aske izateko, vida sin violencias Ya!" izan da, eta herrialde osoan izan dira manifestazioak eta elkarretaratzeak.