Mugimendu antiespezistak elkarretaratzea egin du Donostiako Aquarium aurrean, “Ez kaiola, ez kate” lelopean
Mugimendu antiespezista karrikara gerturatu da, berriz ere, azaroaren 1ean. Donostian egin da elkarretaratzea, Aquarium aurrean 'Animaliak aske, ez kaiola, ez kate!' lelopean.
2022-ko azaroak 1
Donostia, lehen aldiz, Euskal Herri mailako protesta antiespezista baten lekuko izan da, eta Euskal Herriko txoko guztietatik gerturatu da jendea.
Elkarretaratzearen bidez “gizakiz bertzeko animaliekin dugun harremanari buruzko gogoeta piztu” nahi izan dutela adierazi du Nor taldeko bozeramaileak, bukaeran irakurritako manifestuan. “Animaliek aske egon behar dutela, ez hesiez inguratuta, eta ez katez lotuta” egin dute aldarri, eta ildo horretan Aquariuma ere “kaiola” dela azpimarratu dute, “kristalezko hormek itsasoa kentzen baitie animaliei”.
Azaroaren 1eko hitzorduak, protestaz gain elkar saretzeko helburua ere izan du. Ekitaldiaren ondoren, Alde Zaharrean, animalia jatorrizko osagairik gabe eta bertako produktuekin bazkaltzeko aukera izan dute 60 pasa lagunek. Antolakuntzak datua poztasunez jaso du, aurreko urteetako zifrek gora egin baitute aurten.
Mugimendu antiespezistak elkarretaratzea egin du Donostiako Aquarium aurrean, “Ez kaiola, ez kate” lelopean https://t.co/dWSSgUYYK9@NORantiespezist#A1Antiespezista pic.twitter.com/YABtVtV5LT
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) November 1, 2022