Mozal legeari “ez” erran dio gazte mugimenduak Iruñean

Iruñerriko gazte mugimenduak Mozal Legea salatu du kalean. Gazte Abertzaleak, Ikasle Abertzaleak, Ernai, Gazte Komunistak eta Gazte Anarkistak erakundeek deituta, ehundaka gazte bildu ziren manifestazioan eta PPren egoitzaren aurrean txistuka salatu zuten eskubide zibil eta politikoen urraketa berri hau.