Montxo Barea euskal preso politikoa aske gelditu da eta gaur harrera eginen diote Asiainen

Oltzako presoa Poitierseko espetxetik atera eta, Estatu frantsesetik kanporatua izan ondoren, Barajasko aireportuan aske utzi dute, Etxeratek jakinarazi duenez. 2013ko otsailean atzeman zutenetik egon da kartzelan.

2017-ko uztailak 21

Montxo Barea Oltzako presoa aske dago dagoeneko. Sare sozialen bitartez Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Poitierseko espetxetik atera da eta Estatu frantsetik kanporatuta, Barajasko aireportuan utzi dute, Madrilen.

2013ko otsailean Moulinsen atxilotu zuen Polizia frantsesak, Oier Ibargurenekin batera, eta biak espetxera bidali zituen epaileak.

Iragan maiatzean biak epaitu zituzten eta sei urteko espetxe zigorra ezarri zieten. Zigorra betetakoan Estatu frantsesetik kanporatzeko agindua ere eman zuen eta hala gertatu da Barea espetxetik atera denean.

Gaur, 21.00etan, egingo diote lehen harrera Asiainen (Oltza Zendea).

Gehiago