Mobilizazioak eginen dituzte Alde Zaharrean haur eskola euskeraz exijitzeko

Eskaria badagoela nabarmendu dute, eta ezin dute ulertu nola Nafar Gobernuak ez duen bermatzen euskarazko eskaintza. Abenduaren 13an datozen asteetan bilduko dire sinadurak eramenen dituzte Nafarroako Parlamentura.

2016-ko azaroak 21

Ikasturte honetan, urte askotan aldarrikatu eta gero, Iruñeko Udalak 2 eskolatara zabaldu du euskarazko eskaintza, Donibanera eta Arrosadiara, baina honek ez du existitzen den eskaintza asetzen eta auzo guztietan euskaraz ikasteko aukera lortzea helburu duen ekimen bat abian jarri dute.

“Alde Zaharreko auzotarrek hemen haur eskola euskaraz nahi “dutela ziurtatu dute, eta bide horretan euskararen herri mugimenduaren , sindikatuen eta bestelako eragileen laguntza izanen dute.

Joseba Beramendik hitz egin du haien izenean adierazteko hau aldarrikapen zahar bat dela auzoan. “Hemengo haur eskola Nafarroako Gobernuaren eskumenekoa da, Iruñean dauden beste 4 haur eskolekin batera. Eta azpimarratu nahiko genuke, Gobernuak dituen 5 haur eskola horietako bakar batean ere ez duela euskarazko eskaintzarik egiten. Benetan larria eta salagarria iruditzen zaigu honakoa, Gobernu aldaketa egon denetik ez baita alor honetan aldaketarik eman. Alegia, UPNk eskaintzen zuen berdinarekin jarraitzen du Nafarroako Gobernu berriak”, salatu du.

Gogoratu dute San Frantzisko eskolako D ereduko matrikulazio datuek ozen hitz egiten dutela eta martxoan Parlamentuko Hezkuntza Batzordean alderdi politikoekin interpelazio zuzena egin zutela Alde Zaharrean haur eskola euskaraz izan dadin. Arartekoarekin ere izan ziren ekainean eta beste zenbait urrats ere eman dituzte, baina gaur gaurkoz ez da aldaketarik ikusten. “Ez gaude prest injustizia honekin jarraitzeko eta mobilizazioei ekingo diogu gaurtik hasita”, iragarri dute.

Horrela, sinadura bilketa bati ekingo diote (azaroak 21 eta 24an, 17:00etan San Frantzisko eskolan eta azaroak 29, San Saturnino egunean 11:30etik 13:30era Mercaderesen jarriko dira eta Campion eta Iruñezar
euskaltegietan eta Karrikiri euskal dendan sinadurak bilduko dira), erakundeen atxikimendu bilketa eginen dituzte (emanbidea.blogspot.com.es helbidean ere atxikimendua eman daiteke) eta merkatari eta ostalarien babesa bilatuko dute.

Kanpaina honi mugarria jartzeko, abenduaren 13an 17:00etan Ntra Sra de Los Ángeles haur eskolatik
(Descalzos kalea) Parlamentura jende katea eginen dute kanpainan zehar jasotako sinadurak eta atxikimenduak Parlamentura eramateko.

Gehiago