Mitxel Lakuntza: “Nafarroan gehien irabazten duten enpresak dira zerga gutxien ordaintzen dutenak”

ELAk kritikatu du "ezkerreko alderdiek ez dutela oposiziorik egiten arlo ekonomikoan" eta “bidegabekeria horrekin amaitzeko erreforma fiskala” behar dela defenditu du sindikatuaren Idazkari Nagusia den Mitxel Lakuntzak Nafarroako Parlamentuaren aurrean egindako ekitaldi batean.