Milaka lagunek beste eredu politiko eta sozial aldarrikatu dute Hendaian G7ren aurkako kontragailurraren amaieran

G7ren aurkako kontragailurra manifestazio jendetsu batekin amaitu da gaur. Hendaia eta Irungo Ficoba lotu duen mobilizazioak milaka lagun bildu ditu. Muga gaindituz, kapitalismoari planto eta alternatibak eskeini dituzte G7 plataformako kideek egindako manifestazioan.