Milaka lagun mobilizatu dira Donostian “demokraziaren aurkako epaiketa” salatzeko eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko

Eguerdiko 12:00etan abiatu da Gure Esku Dago-k deituriko manifestazioa Donostiako Katalunia Plazatik 'Konponbidea, demokrazia, askatasuna' goiburupean. Aste honetan 'Konponbide politikoaren alde' deituriko manifestuaren sinatzaileetako batzuk eta ekitaldian parte hartu duten hizlariek osatu dute manifestazioaren burua.