Milaka lagun batu ziren Bilbon “Nazioa gara” lelopean EH Bilduren deia jarraikiz
EH Bilduk deituta milaka euskal herritar bildu ziren larunbatean Bilbon. 'Txoria txori' kantatuz, Euskal Herria nazio bat dela eta herritarren eskubideak errespetatu behar direla aldarrikatu zuten. Arnaldo Otegik iragarri zuen eztabaida nazionala eta herrien aitortza «mahai gainean» jarriko diola Espainiako Gobernuari.
2023-ko azaroak 20
Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak mezu zuzena bidali zion atzo Espainiako Gobernuari, Bilboko Autonomia kalean elkartu zuen jendetzaren aurrean. Koalizioak uste du naziotasunaren eztabaida jorratzeko «leiho berri bat» ireki dela, eta bide horretako eskaeretan maila bat igo behar dela. Era berean, azaldu zuen hori gerta dadin arduratuko direla: «EH Bildu eztabaida politikoan presente dagoenean, gauzak gertatzen direlako».
Hemen, Otegiren hitzartze osoa.