Mikromatxismoak aztertzeko taillerra egin dute Lizarrako gaztetxean
Azaroaren 25an emakumeen aurkako bortizkeria salatzeko hainbat ekimen egin ziren.
2014-ko abenduak 1
Lizarrako Ernai antolatutako Mikromatxismoaren inguruko tailerra burutu zen Lizarrako Pinupe Gaztetxean. Mikromatxismoak gizonezkoek egunerokotasunean egiten dituzten maniobrak dira, emakumeen gainean duten boterea baieztatzeko edo defendatzeko, azaldu zuten. "Bikote harremanetan adibidez, hau nigatik egiten ez baduzu ez nauzula maite adieraztea. Edo, ikasgeletan, neskek hitz egiten dutenean mutilek kasurik ez egitea litzateke adibide bat", gaineratu zuten.
Bestetik, zer den azaldu ondoren, maitasuna eta erromantizismoaren ideiaz aritu ziren.
Tailerraren helburua gazteek egunerokotasunean egiten dituzten maniobra edo ekintzak detektatzea izan da. Hau da, neskek indarkeria egunero jasaten dutela konturatzea, eta mutilek indarkeria hori garatu egiten dutela ohartzea. Finean, autokritika egitea.
Indarkeri matxista salatzeko hainbat mobilizazio Lizarran
Ekimen desberdin burutu ziren Lizarran azaroaren 25ean. Ikastolan, IAk antolaturik, ikasleek giza mosaiko bat egin zuten sinbolo feministarekin. Ikastetxean eta Lizarrako kaleetan propaganda ugari ipini zen eta azkeneko ekimenean mural bat egin zen Lizarrako Alde Zaharrean.