Mikel Zabalza omenduko dute azaroaren 23an Orbaizetan

Zabalzaren erahilketaren 29. urtemuga honetan, azaroaren 15an hitzaldi bat eskeiniko dute torturaren inguruan gazte auziperatuek

2014-ko azaroak 8

Mikel Zabalzaren familiak, lagunak eta Orbaitzetako bizilagunek ekimen desberdinak antolatu dituzte tortura salatu eta gaztearen memoria "omentzeko eta justizia eskatzeko".

Mikel Zabaltza Guardia Zibilak atxilotu zuen duela 29 urte, eta atxilo-aldiaren ostean ez zen bere berri gehiagorik izan, Bidasoa ibaiaren ertzean hilik agertu zen arte. "Gaur egun oraindik ez dira gertaerok argitu eta egia, aitortza eta erreparazioa eskatzen jarraitzen dugu", esan du Mikel Zabalza gogoan" herri ekimenak.

"Aurten, Istanbuleko protokoloaren bidez torturak frogatu diren honetan, torturaren gaia landuko dugu hitzaldi baten bidez, bertan Audientzia Nazionalean epaitzen ari diren 28 gazteetako batzuek hartuko dute parte, eta torturak beraien auzian izan duen eragina aztertuko dugu", jakinarazi dute.

Hitzaldia azaroaren 15ean izango da, arratsaldeko 19:00etan, Ariben dagoen araneko Junta Etxean. Omenaldia, azaroaren 23an, igandearekin, eginen dute, eguerdiko 12:00etan Orbaitzetako Olan.

Gehiago