Mikel Lasarte barañaindarrak hirugarrenez irabazi du Nafarroako Eskolartekoa
Mikel Lasarte barañaindarrak hirugarren aldiz irabazi du 14 eta 18 urte bitarteko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Eskolartekoaren 28. edizioa jokatu ostiralean jokatu zen Iruñean. Lasarterekin batera, Maddalen Lopez lesakarra sailkatu da ekainaren 21ean Orion izanen den Euskal Herriko Eskolartekorakorako.
2014-ko apirilak 8
Mikel Lasarte barañaindarrak hirugarren aldiz irabazi du 14 eta 18 urte bitarteko Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Eskolartekoaren 28. edizioa jokatu ostiralean jokatu zen Iruñeko Kalekalde elkartean.
Zortzi bertsolari gazte hartu zuten parte Eskolartekoan: Ainara Ieregi (Barañain), Manex Mailharin (Berriozar), Sarai Robles (Barañain), Mikel Lasarte (Barañain), Jokin Pinatxo (Bera), Maddalen Lopez (Lesaka), Joanes Illarregi (Leitza) eta Xabat Illaregi (Leitza).
Azkenean, aurreko bi urteotan egin zuen moduan Lasartek jantzi zuen Nafarroako bertsolari gazteen txapela, eta Maddalen Lopez lesakarra izan zen bigarren sailkatua. Biek ordezkatuko dute Nafarroa ekainaren 21ean Orion jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketan.
Alaitz Rekondok aurkezle lanak egin zituen, eta Mikel Beaumont, Ekintza Landa eta Nerea Bruñok epaitu zuten saioa.
Gaztetxoen saioaren ostean bertso-merendua izan zen, Julen Zelaieta eta Amaia Elizagoien bertsolariekin.